“Taldeen eraikuntza” edo TeamBuilding izenekoak, antolaketa garapenerako giltza diren dinamikak eta taldeen lana hobetzeko helburua duten jarduera multzoa dira.
Talde guztiz eraginkorrak sortzen ditugu edozein alor, jarduera edo sektoretan, nabarmen utziz, finean pertsonen hoberena atera eta harremanen kalitatea hobetuz sortzen direla benetako taldeak. Bizipen eta esperimentaziotik, Zuekinnenkirol jarduera eta lan intelektualean espezializatutako saio eta teambuilding jarduerak eskaintzen ditugu, kanpoan eta barruan, taldeek erronkei modu kolektibo eta eraginkorrean aurre egin diezaieten.
Zuekinn, zerbitzu horiek eskaintzen dituen IrriSarriLandBusiness programaren baitako kolaboratzaile da.
Sektore bakoitzera egokitutako helburuen arabera zehazteko jarduera katalogo zabala | Jarduera bakoitzean egindako ikasketaren transferentziaren azterketa
Sektore bakoitzera egokitutako helburuen arabera zehazteko jarduera katalogo zabala | Jarduera bakoitzean egindako ikasketaren transferentziaren azterketa | Lortutako ikasketaren aplikazio praktikoa
Sektore bakoitzera egokitutako helburuen arabera zehazteko jarduera katalogo zabala | Jarduera bakoitzean egindako ikasketaren transferentziaren azterketa | Lortutako ikasketaren aplikazio praktikoa | Jarduera bakoitzeko trebetasunei egokitutako jarduera plana | Jarduera planaren jarraipena
TeamBuilding jardueretan garatuko diren ekintza eta helburu guztiak erakundearekin batera planifikatuko dira.
Premisa nagusia beharren arabera eta enpresaren lan alor konkretuan eskaintza pertsonalizatzea da, edozein enpresaren aktibo hoberena dena garatzeko: taldeak.