Laguntza eta ikuskatzea

Zuekinn-eklaguntza eta ikuskatze prozesuak garatzen ditu “elkarrekin pentsatu eta ekin” irizpidetik abiatuta.

Gure ustez, ikasi behar horretan premiazkoa da “pertsonak zaintzen dituzten pertsonek” lagunduta egotea, erronkei modu errealista objektibo eta eraginkorrean aurre egin ahal izateko.

Lan jardun eraginkorrari buruzko “kontraste eta gogoetarako” guneak osatzeak garrantzia handia du; gure egunerokoan lagungarri diren hauek sustatzeko: eztabaida eta elkarrekin harturiko erabakiak, lankideekiko konfiantza eta esperientziak eta ikasketak partekatzea.

Eskuhartze psikosoziohezitzailea

Kasuen gainbegiratzea | Tutoretzak | Coaching pertsonala | Autoezagutza eta esperientzian oinarritutako ikasketa

Pertsonak kudeatzea eta lidergoa

Zuzendaritza eta lan-taldeak ikuskatzea | Artatze eta garapen profesionalerako planak | Laneremuko zaintzaren sustapena | Talde coachinga

Garapen prozesuak

Lidergoa eta estimazio kulturak | ActionTypes prozesuen diseinua | Mentoring | Praktika komunitateak

Metodologia

Zuekinn eskaintza pertsonalizatuak beharrei aurre egiteko modu berezia du oinarri: pertsona, talde edo elkarteei, laguntze edo gainbegiratze prozesua hasten deneko uneari edota helburuei egokitzea.

Onurak

Motibazioa, elkarlana eta profesionalen arteko konfiantza hobetzea.
Taldeen kohesioa handitzea.
Egoera konplexuetan laguntza emozionalaren sustapena.
Autoezagutza eta norbanako zein taldearen emozio gaitasunak areagotzea.
Lan konpetentzia berri kontrastatu eta berritzaileen garapena.
Lan giro eraginkorra eta taldeen sormen gaitasuna indartzea.
Egoera disfuntzional eta eraginkortasun eskasekoei aurre egitea.

    Kontaktua