Nola aurre egin osotasunean ziurgabetasun handi eta estres dosi altuetan sortzen diren zailtasunei?
Nola eman salto kualitatiboa modu indibidual eta kolektiboan errealitate berri bat eta horrek ematen dituen ikasketa aukerak kudeatzeko garaian?
Nola aurkitu ongizate fisiko, emozional eta harremanena, eraginkortasuna hobetzen lagunduko diguna?
R-Konnektaprogramak hobetzeko mekanismo pertsonalak sortzen laguntzen die pertsonei eta bide horretan laguntzen du, enpresetan eragin positiboa eraginez.
Saio indibidualen bidez, autozainketa eta elkar zaintzeko mekanismoen garapena sustatzen dugu, bizitzari ilusioz eta ikuspegi positiboz aurre egiteko
Esfortzu handiegia egitearen ondorioz (txanda aldaketa eta lanorduak gehitzea, egoera pertsonalak, askotariko zailtasunak…) sortutako tentsioak aztertu, langileen ongizate eta lanaren kalitatean eragina izan dezaketenak (fisikoak, emozionalak eta harremanei dagozkienak).
Langileak modu indibidual eta kolektiboan laguntzea lanerako moduen aldaketen aurrean izan ditzaketen zailtasunetan eta etorkizuneko egoeretarako estrategia indibidual (autozainketa) eta kolektiboak (elkar zaintzea) garatzea.
Etorkizuneko egoerei aurre egiteko antolaketa gaitasunak sustatzea.
Egungo egoeraren ondorioz higadura handia nabaritzen ari diren entitateetako profesionalei.
Pertsonak “zaintzen” dituzten zerbitzuak kudeatzeko ardura duten erakunde publiko edo pribatuei.
Langileei gizarte onura eskaini nahi dieten erakunde mota guztiei.
Prozesua hasteko interesa adierazten denetik, zertan den eta estimatutako denborak zeintzuk diren azaltzeko saioa egiten da. Galdeketa eta diagnosi probak egiten dira online, egoera bakoitza ebaluatzeko.
Gure online plataformaren bidez galdetegi bat egiten da eta emaitzak kontrastatu egiten dira interesdunarekin. Informazio hori jasotzaileak baino ez du eskuratuko. Informazio hori ez litzateke inoiz partekatuko profesionalen kode deontologikotik kanpo.
Profesionalen beharren maila desberdinen diagnosia egiten da eta banakako jarduera planak jartzen dira martxan.
Jarduera Plan eta egindako hobekuntzaren jarraipena topaketa birtual indibidual eta Plan Pertsonalaren diseinuaren bidez. Beharrezko suertatuko balitz, taldeko saioak zehaztuko lirateke, garapen kolektiboari laguntzeko
Lanen kontzentrazio/errendimenduan egoera emozionalen eragina murrizten da | Diabete, kardiopatia edo istripu zerebrobaskularretatik babesten du | Hezur osasun eta osasun funtzionala hobetzea | Esfortzuei erresistentzia hobetzen du | Denboran irauten duten ohitura osasungarriak sortzea
Erresilientzia eta ongizate pertsonala handitzea | Emozio propioen kudeaketa sortzailea | Gatazketan erabakiak hartzerakoan perspektiba handiagoa | Zalantza eta segurtasun faltaren kudeaketa proaktiboa | Berregokitze eta etorkizuneko ikasketa prozesuak errazten ditu | Gogo-aldartea hobetzen du orokorrean
Pertsonen arteko gatazken konponketaren aurrean perspektiba handiagoa | Asertibitatea eta enpatia kolektiboak hobetzea | Etorkizuneko arazoei konfiantza giroan modu kolektiboan aurre egitea | Antolaketa komunikazioa hobetzea | Kolektiboaren baitako berezko motibazioa handitzea | Jarduera ildo kolektiboen indartzea