Geure manifestua

Manifestu honetan aurki ditzakezu harreman gertuko, hurbil eta konprometituak garatu nahian hauspotzen gaituzten balioak, geure ustez ezinbestekoak direnak pertsonen beharrei aurre egin ahal izateko.

1. Geure premisa: ez dago zailtasunik, baizik eta era egokian aurre egin gabeko errealitateak edo hartu gabeko ardurak.

2. Pertsona bakoitzaren potentziala aintzat hartzen dugu. Aniztasuna ondarea da erabaki onak hartzerakoan.

3. Ziurgabetasuna onartzen dugu, datorrenari ilusioz ekiteko.

4. Arrakastarako geure gakoa: konfiantza eta segurtasun handia sortu gu geu izan ahal izateko.

5. Arriska gaitezen ezberdin pentsatzen eta ezberdin jarduten, emaitza ezberdinak erdiesteko. Aurrera egin dezagun: ekintzarik gabe amets egitea haluzinaziohutsa da.

6. Geure motor nagusia: zuekin batera dugun erronkari esker motibatzea.

7. Aldaketei egokitzen gatzaizkie, geure akatsak trebetasun bihurtzeko. Geure taldeetan ikusi nahi dugun aldaketa hori gara.

8. Jarrera sortzailea izanda, geure bizitza eta lanbidearekiko asebetetze maila handitu egiten dugu.

9. Azkar joan nahi izanez gero, bakarrik joan. Urruti iritsi nahi izanez gero, lagunduta.

10. Besteen zerbitzura egoteko, norbera ere zaindu beharra dago. Zaintzaileak zaindu eta ikusaraz ditzagun.