Aholkularitza

Zuekinn-ek aholkularitza zerbitzua eskaintzen dizue,hirugarren sektoreko edota ekimen sozialeko elkarteei zein pertsonen garapen eta hazkundean diharduten administrazioei bereziki zuzendua.

Konponbide bizkor eta eraginkorrak ematen ditugu, jarduera sozialakgaratzea erraztuz eta ahalbidetuz.

Geure oinarrian dauden esperientzia eta metodologia kontrastatuekkudeaketa hobetzea eta harreman eta gizarte inklusiboagoak bilatzen dituzte, berrikuntza sozialeko ekintzen bidez.

Bizkor eta modu eraginkorrean egiten diegu aurre geure bezero eta laguntzaileen beharrei, testuinguru eta egoera bakoitzari egokituriko erantzunen bidez.

Aukerak

Geure giza kapitala eta laguntzaile sarea bezeroen testuinguru eta beharretara egokitzen dugu, bertatik bertarako, telefono edo internet bidezko kontsulten bitartez.

Kudeaketa psikosoziohezitzailea

Eskuhartze estrategiak testuinguru arautzailean eta biziki egituraturik | Norbera eta besteak zaintzeko planak | Familia eta gizarte arloaren kudeaketa | Talde kohesioa eta komunikazioa

Administrazio publikoak

Azpikontrataturiko baliabideekiko komunikazioa eta harremana | Elkarlan sareak osatzea | Estrategia planak | Gizarte Politikako araudi eta ebazpenak | Ezagutzaren kudeaketa

Prozesuen kudeaketa

Sistemak eta kalitate irizpideak | Jardunaren ebaluaketa | Laneko emozio akiduraren sindromea | Egutegi eta txandak kudeatzea

Proiektu kudeaketa

Garapen planak, egoera bakoitzari moldaturiko metodologia kontrastatuekin| Proiektu berriak diseinatu eta abiaraztea | Lehiaketa publikoak eta administrazioarekin hitzarmenak | Giza kapitala lortu eta kudeatzea

Onurak

Eskuhartze estrategia koherente eta berritzaileak garatzea.
Eskuhartze planen gauzatze holistikoa, hau da, bizitza prozesu horren protagonista jasotzailea izango da.
Giza kapitala kudeatzeko berrikuntza.
“Pertsonak zaintzen dituzten pertsonen” ongizatea eta konfiantza handitzea.
Garapen profesional eta pertsonala hobetzea.
Gizarte ekimenen baliabideen elkarlanerako sareak sortzea.
Gizarte proiektuen ezagutza eguneratu eta kontrastatua.

    Kontaktua